Korrika Kulturala Oarsoaldera dator



Korrika Kulturala Oarsoaldera iritsiko da bi aste barru. Zuzeneko Istanteak musika argazki erakusketa herriz herri dabil eta martxoaren erdialdean Oreretan geldialdia egingo du.

Martxoaren 11n zabalduko dute erakusketa Xenpelar etxean eta hilaren 17ra bitartean bisitatu ahal izango da. Erakusketaz gain, martxoaren 12an, 20:00etan master class-a egiteko aukera izango da Zigor Dz musikariarekin. Hurrengo egunean, bestalde, Xabi Solanorekin musika solasaldia izango da. Zigor Dz eta Xabi Solano Esne Beltza musika taldeko kideak dira. Gogoan izan Esne Beltzak egin duela Korrika 18ko kanta.

Azkenik, martxoaren 16an, Korrika 18 eskualdera iritsi baino astebete lehenago, kontzertu maratoia izango da herriko tabernetan zehar.

Bai erakusketa eta baita gainerako ekitaldiak ere doakoak izango dira.

Iruzkinak