Korrika 18ren Mus Txapelketa

Oiartzungo kanporaketa Makutxo tabernan izango da larunbat arratsaldean


Korrika 18aren barruan mus txapelketa egingo da, duela bi urte bezala. Eskualdean lau kanporaketa jokatuko dira asteburuan. Hainbat sari banatzeaz gain -ardo eta xanpain botilak, gaztak, Korrika 18-ko arropa polit-polita...-, kanporaketa bakoitzeko irabazleak eskualdeko kanporaketarako sailkatuko dira eta azkenik, eskualdeko onenak Euskal Herri mailako finalera joango dira. Andoainen izango da final handia martxoaren 16an.

Mus zalea bazara, ez duzu aitzakiarik! Hona hemen kanporaketak, banan bana.


Ostirala, otsailak 15: Pasai Antxoko kanporaketa Kamio tabernan izango da, 21:30ean.

Larunbata, otsailak 16: Oiartzungo kanporaketa Makutxo tabernan, 16:00etan.

Larunbata, otsailak 16: Lezoko kanporaketa TiƱeluko tabernan, 17:00etan.

Igandea, otsailak 17: Oreretako kanporaketa Arkaitza tabernan, 16:30ean.


Iruzkinak