Bigarren asmakizunaren erantzuna!

-->

Tatxantatxan....Ba bai!!!! Oraingoan fin-fin ibili zarete denok! Ezkutuko pertsonaia....ez zen pertsonaia bat; toki bat da! Eta bai, Hernani aldean dago: Chillida Leku da.

Hauexek dira Oiartzungo ikasleek, txintxo-txintxo, prestatutako pistak:
  1. 2000ko irailean Gipuzkoko herri batean jaio zen (Hernanin, hain zuzen ere)
  2. Erregeak, lehendakariak, ministroak, artistak, zientzialariak, astronautak….ezagutu ditu (oso jende famatuak bisitatu du hamabi urte hauetan)
  3. Bere etxean gaur egungo musika talde batek bideoklipa grabatu zuen (La Oreja de Van Gogh da musika taldea)
  4. Argiak, itzalak, zuhaitzak, harriak eta burdinak nahasten dira elkarren artean (hori dena ikusten du bisitariak)

Oreretako Alberrek, Mari Carmen Riosecok, Oiartzungo Maria Jesus Gorostidik, Txirritako Immak, Anak, Virginia, Josune irakaslearen talde prestuak ... Denok asmatu duzue, baina saria pertsona bakarrarentzat dugu. Zozketa egin dugu eta aste honetako irabazlea Oreretako Xenpelar euskaltegiko ikasle bat da: Mari Carmen Rioseco. Zorionak, Mari Carmen!

Eta besteok, segi lanean! Bihar bertan beste asmakizun bat izango duzue plaza honetan.

Iruzkinak