Postura egokiei buruzko tailerra



Ondo esertzen al gara ordenagailuaren aurrean? Eta bazkaltzen edo afaltzen dugunean? Baietz pentsatu arren, postura egokiak izatea ez da hain erraza.  Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean, tailer sorta antolatu du. Horren barruan, datorren urtarrilaren 22rako tailer bat antolatu du: “Postura egokien heziketari buruzko tailerra”.

Garazi Legorburu fisioterapeutak azalpen interesgarriak emango ditu. Tailerra goizeko 9:30etik 11:00etara izango da Errenteriako Xenpelar etxean.  Ez da sarrerarik ordaindu beharko eta euskara ikasleentzat ez ezik, gaiarekiko interesa duten herritar guztiak ere joan daitezke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Errenteriako Udal Euskaltegira jo dezakezue – Miguel Zabaleta kalea 14-, 943 449 680 telefonora deitu edo euskaltegi@errenteria.net helbidearen bitartez.


Iruzkinak