Oarsoaldeko AEKren ikastaro berezia azterketak prestatzeko



Aste honen hasieran AEK-k on line bidez (Internet bidez) eskainiko dituen ikastaroen berri eman genuen. Oraingoan, gurean aurrez aurre, klasean, emango den ikastaro bati buruz azalpenak emango ditugu. Oarsoaldeko AEK-k ikastaro berezia antolatu du B2 eta C1 mailetarako (EGA). Hau da, azterketak prestatzeko; HABEren 2. eta 3. mailetarako eta IVAPen 2. eta 3. hizkuntz eskakizunetarako hain zuzen ere.

Eskolak astean hirutan izango dira eta ikastaroaren prezioa 208 euro da. Hasiera batean, eskolak 19:00etatik 21:00etara izango dira, baina ordutegi hori alda daiteke, ikasleek hala erabakiko balute. Eskolak asteko zein egunetan eman ere apuntatzen diren ikasleek beraiek zehaztuko dute.

Ikastaroa egiteko izena eman behar da Oarsoaldeko AEKren edozein euskaltegitan, urtarrilaren 28a baino lehen; Oreretako Xenpelarren, Lezoko Oroitzenen, Oiartzungo Intxixun edo Pasai Antxoko Txirritan.

Hementxe, lotura interesgarri batzuk:
Euskara tituluen baliokidetza taula
HABEren agiriak
IVAPen Hizkuntz Eskakizunak

Iruzkinak