Oarsoaldeko AEK, Lilatoia prestatzen



Urtero Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren inguruan Lilatoia izeneko lasterketa egiten dute Donostian. Lasterketa xuabea da, bost kilometrokoa eta aldaparik ez du bidean. Emakumeentzako lasterketa da eta festa eta errebindikazioa elkartzen dira Bulebarrean eta inguruko kaleetan.

Aurten martxoaren 3an izango da Lilatoia eta Oarsoaldeko AEK-k taldetxoa osatu nahi du. Pasai Antxoko Txirrita euskaltegiko Josune Uzkudun irakaslearen bultzadapean, ikasle batzuk -eta Josune bera, noski!- laster kirol zapatillak jantzi eta entrenatzen hasiko dira, elkarrekin eta ttipi-ttapa. Xenpelar, Oroitzene eta Intxixu euskaltegietako emakumeok ere -irakasleak, ikasleak, ikasleen senitartekoak, ikasle ohiak...- Oarsoaldeko AEKren taldeko kideak izateko aukera duzue.

Ideia gustatzen bazaizue, zuen euskaltegian esan. Modu horretan, kirol piska bat egin eta gainera, euskara praktikatu ahal izango duzue. Plan bikaina, ezta?


Iruzkinak