Ihoteak Oiartzunera iritsiko dira ostiralean!




Oiartzuarrek astebururako gonbitea egin digute, ostiraletik igandera arte ospatuko dutelako mozorro festa; ihoteak etorriko dira Oiartzunera beren ohiko itxura xelebrearekin. Ostiral arratsaldean, azeri dantza izango da Intxixu eta sorginei ongietorria eman aurretik, eta larunbatean eta igandean ere festa giroan sartuko dira oiartzuarrak eta Oiartzunera joaten diren guztiak.

Larunbatean, auzoetan kuestazioa egingo da, ipoxpolinez jantzita. Igandean, goizean goiz diana izango da Lartaungo txistulariekin, eta egunean zehar, Intxixu eta sorginak datorren urtera arte agurtu aurretik, haur kalejira eta haur jolasak izango dira.


Hona hemen, Herri Musikaren Txokoa buletinean Intxixuren jatorriari buruz publikatutakoa:

Intxixua" Oiartzunen kokatuta dagoen genua da,
ia-ia jentila, eta batzuen arabera, sorginaren
gizona. Izan ere, gauetan ateratzen omen zen,
Arditurriko zuloetatik, Aiako Harrian dauden meate-
gietan(minetan) barrena. Horregatik, ez da batere
harritzekoa, gau ilunetan batik bat, soinu estrai-
nuren bat gertatuz gero etxearen kanpoko aldean,
edota txakurraren zaunkadak adituz gero, esatea
jendeak: "Hara, gaur ere Intxixua atera duk kanpo-
ra!". Dena den, oso zaila omen zen ikustea
"Intxixua", ia ezinezkoa. Alde batetik, arrunt betizua
zelako, esan nahi da zeharo basatia; eta, beste
aldetik, lotsati amorratua. Ordea, esaten dute
zaharrek, orain dela denbora dezente, Oiartzungo
mendiko guarda batek aurkitu zuela "Intxixu" bat
Arditurriko zuloetan, eta zera, parte eman zuela
Udaletxera. Betizuren tankerako pertsona arraro
estrainu bat omen zen!.....

Informazio +:





Iruzkinak