Euskara ikasleei omenaldia Usurbilen



"Zuek gabe, gu ez gara ezer". Korrika 18ak euskara ikasle guztiak omendu nahi ditu eta hain zuzen, euskara ikasleei zuzendu zitzaien  Edurne Brouard Korrika 18ren arduraduna larunbatean euskara ikasle guztiei omentzeko Usurbilen egindako jaian.

Oarsoaldeko AEK-ko kideok ere Usurbilen izan ginen, ikasleak eta irakasleak, festa giroan. Autobusez joan ginen txintxo-txintxo gaztetan bezala -beno, gazteak izaten jarraitzen dugu...-. Usurbilera iritsi ginenean -zorionez haize bortitzak ez zuen karpa lurrera bota!-, bertsolariak entzuten genituen bitartean sagardoa edan genuen. Ondoren, burduntzia jan genuen.



Arratsaldean, euskara ikasle guztiei zuzendutako omenaldia ikusi ondoren, dantzarako ordua iritsi zen; gozatu ederra hartu genuen erromeriarekin! Eta eguna bukatzeko, parranderoenek, autobusa hartu beharrean, Esne Beltzaren kontzertua ikusi zuten. Eta noski, AEK-k jarritako txosnan trago batzuk hartzeko aukera ere izan zen.

Korrika 18ak elkarrekin une politak pasatzeko aukera gehiago emango dizkigu. Ez izan dudarik. Esandakoa, ez ahaztu zuek gabe gu ez garela ezer.

Argazki gehiago jarriko ditugu facebooken eta flickerren.

Iruzkinak