Euskara ikasle guztiei omenaldia Usurbilen, urtarrilaren 26an



Korrika ospatzen den bakoitzean, AEKk norbait omentzeko ohitura du. Batzuetan pertsona bakarrari egiten zaio omenaldia eta beste batzuetan, pertsona bati baino gehiagori. Aurtengo Korrika18 an -gogoratu martxoan izango dugula- zuek denok, euskara ikasleok, omenduko zaituztegu. Noiz? Ba,  urtarrilaren 26an, Usurbilen. Merezitako saria izango da, dudarik gabe, zuen ahalegina oso garrantzitsua baita Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izateko.

Egitarau zabala prestatu dugu urtarrilaren 26rako. Hementxe duzue:

13:00 Bertsolariak ariko dira eta kupelak irekiko dira
14:30 Pintxoak
16:00 Ekitaldi nagusia
18:00 Erromeria
21:00 Esne Beltzaren kontzertua

Usurbileko ekitaldirako sarrerak hamar eurotan eskuratu ahal izango dira Oarsoaldeko AEK euskaltegietan (Oreretako Xenpelarren, Lezoko Oroitzenen, Oiartzungo Intxixun eta Pasai Antxoko Txirritan). Egun ederra pasako dugu denok elkarrekin, ziur!

Iruzkinak