Cecilia Gimenez da ezkutuko pertsonaia !

Piccaso, Leonardo Da Vinci, Balentziaga... Bai usteak erdi ustel!  Cecilia Gimenez da gure asmakizun lehiaketaren ezkutuko pertsonaia!!! Ez dakizu nor den Cecilia Gimenez? Beheko irudia ikusita, seguru baietz. Ecce Homo berritu zuen 92 urteko emakumea. Iaz, polemika handia sortu zen, obraren itxura berriagatik.



Emandako pistak hauexek izan dira: mundu guztian egin da ezagun -ez dago dudarik-. Bestalde, teknika berritzailea eta iraultzailea du -oso berritzailea esan beharko genuke-. Horrekin batera, bere herrian ardo ona dago; Aragoiko Borja herrikoa da. Azkenik, denok ezagutzen dugu bere artelana. Bai, horixe!

Nork asmatu duen jakin nahi duzu? Ba Jesus Mendezek asmatu du. Pasai Antxoko Txirrita euskaltegiko ikaslea da Jesus. Nola konturatu den? Ba Gabonen aurretik jolas moduko bat egin zuten klasean eta jolas horretan Ecce Homoren irudia agertu zen eta hara! Pistak irakurri eta burura etorri zitzaion gure Cecilia zela izkutuko pertsonaia. Ez zuen zalantzarik izan, gainera. Zorionak, Jesus! Liburu dotorea jasoko duzu opari bezala.

Mila-mila esker parte hartu duzuen guztioi eta lasai! Larunbateko festako ajea pasatu bezain pronto, hurrengo asmakizuna izango duzue plaza honetan. Adi beraz!

Iruzkinak

  1. Erantzunak
    1. Eskerrik asko, Alber. Badakigu ikaragarri maite gaituzula. Dena den, ez dakit badakizun, baina uste dut jakin beharko zenukeela ikasturte honetan jada ez naizela ni blogaren kudeatzailea...

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina