Asmakizun lehiaketa berriro ere!



Hemen da asmakizun lehiaketa berriro ere! Joan den ikasturtean izan zuen arrakasta ikusirik, berreskuratzea erabaki dugu. Eta hasteko, Txirrita euskaltegiko taldeetako batek osatu du asmakizuna. Hona hemen lau pistak. Astebeteko epean asmatzen dutenen artean, euskarazko bi liburu -publikatu berriak- zozkatuko ditugu.



Animatu, eragin buruari eta parte hartu!!!!

Hementxe, lehen asmakizunaren pistak


1) Artista hau mundu guztian ezaguna da


2) Erabiltzen duen teknika berritzailea eta iraultzailea da


3) Artistaren herrian ardo ona dago


4) Denok ezagutzen dugu bere maisulana

Zer, irudiko tximinoa bezala kontzentratuta zaude erantzuna asmatu nahian, ezta? Ondo pentsatu, eta erantzuna bidali orereta@aek.org helbidera. Erantzunak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 23a, asteazkena, izango da.

Iruzkinak