Aritz Lonbiderekin hitz egin du Oarsoaldekoaek blogak!

 (Aritz Lonbide, eskuinetik hasita lehenengoa, bere taldekideekin, txantxetan)

Larunbatean, Korrika 18-k euskara ikasle guztiak omenduko ditu Usurbilen. Jai egun aparta bukatzeko, Esne Beltza musika talde jendetsu eta ezagunak kontzertua emango du. Aukera paregabea taldearen erritmo dantzagarriekin gozatzeko, benetan! Kontzertua aprobetxatuta, labur-labur hitz egin dugu eskualdeko taldeko kide batekin, Aritz Lonbiderekin. Pasai San Pedron bizi da eta hementxe entrebista:

-->
Zer unetan dago Esne Beltza taldea? Oker ez bagaude atsedena hartzeko unea iritsi da, ezta?
Urte mordoxka bat daramagu, ia gelditu gabe, Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere jotzen. Azken bi urte hauetan taldeak izan duen zabalkundea itzela izan da, baina iruditzen zaigu ziklo bat amaitu dugula eta berri bat hasi aurretik arnas pixkat hartu beharko genukeela, bai guk eta baita taldeko jarraitzaileek ere. Larunbat honetatik Korrikaren azken jaira bitartean bost bat kontzertu egiteko asmoa dugu. Azkena eta bereziena Baionan, Korrikaren azken jaian.


Euskal Herrian bakarrik ez. Mundu osoan jo duzue azken urteotan. Aukeran, etxean ala kanpoan?
Galdera zaila. Musika talde batek bizirauteko biak beharrezkoak dituela iruditzen zait. Zure herrikoen berotasuna, baina baita hemendik kanpo dagoen mugimenduarena. Kanpoan jota asko ikasten da. Ikuspegi desberdinak eta gauzak egiteko eredu berriak ikasteko balio izaten du. Zuk egiten duzunak sortzen duen erreakzioa ikustea izugarria da 
Larunbatean, hain zuzen, Usurbilen joko duzue. Euskara ikasleak omenduko ditu aurten Korrikak- Zer esanahi du zuentzat? 
Berezia izango dela ziur nago. Emozio asko azaleratuko dira bertan. Euskara ikasleek egiten duten esfortzu eta lana izugarria da eta harro egotekoa. Beraiena izango da egun hori!!

Euskararekin lotutako beste ekimen batzuetan ere parte hartu du Esne Beltzak. Pasaia-Lezo lizeoak antolatutako Kilometroak jaiaren abestia egin zenuten ('Hona bostekoa'), Kontseiluaren 'Euskaraz bizi nahi dut' kanta ere txoko guztietan entzun eta abestu dugu...
Gu ahal dugun bezala laguntzen saiatzen gara. Gure esparrua musika dugu eta hortik gure aletxoa jartzen saiatzen gara, askotan lan nekeza den horri alaitasun eta freskura emanez.



Iruzkinak