Taloak egiten ikasi nahi? Ba Oiartzunen duzu aukera!

San Tomas eguna eta Gabonak gain-gainean ditugu. Herri batzuetan ospatu dute San Tomas eguna, Pasai Antxon -argazkian- eta Oiartzunen -Txerri Eguna-, adibidez. Oreretan, abenduaren 21arekin ospatuko dute. Txistorra izaten da jaki preziatuena, baina taloak ahaztu gabe, noski!

Askotan harrituta gelditzen gara talogileak ikusten ditugunean. Ze trebeak diren! Eta zer lan gogorra den! Ordu asko egoten dira suaren ondo-ondoan. Ba taloak egiten ikasteko ikastarotxoa antolatu du Oiartzungo Intxixu euskaltegiak, asteazkenean, abenduak 19, Girizia elkartean. 18:00etan hasiko da, eta sarrera librea da; taloak egiten ikasi nahi baduzue, euskaltegiara joan zaitezte, merezi duelako!


Iruzkinak