Ostiralean, San Tomas festa aparta Oreretan



Dena prest dago Oreretan ostiralean San Tomas eguna ospatzeko. Aurten ere auzolanean antolatu dute jaia -Oarsoaldeko AEK eragileetako bat da-. Hamar txistorra postu jarriko dituzte, baina beste hainbat postu ere izango dira. Esate baterako, artisauek beren lanak erakutsiko dituzte eta baserritarrek beren produktuak jarriko dituzte salgai. Eta nola ez, haur eta helduen gozamenerako, ez da animalien erakusketarik faltako.

Festa giroa handitzeko, antolakuntza batzordeak herritar guztiak baserritarrez janztea nahi du.

Jaiaren ikurra, txerria, Irune izenarekin bataiatu dute, urte askoan festa antolatzen ibilitako Irune Balentziagaren omenez.

Badirudi eguraldia ez dela txarra izango, edo behintzat ez dela iazkoa bezain txarra izango. Beraz, alde horretatik ere, aitzakiarik ez txostorra mokadutxoa herrian jateko.

Hementxe duzue egitaraua:

10:00. Azoka irekiko dute
11:15 Udal Txistu Bandak joko du
11:30 Pregoia Gamon zumardian
12:15 Bertso poteoa
13:00 Herri kirolak Lehendakari Agirre plazan
18:00 Errenteriako Musika Eskolako trikitixa ikasleen kalejira
19:00 Mutxikoak
19:30 Postu ederrena sarituko dute

Klikatu hemen informazio gehiago izateko

(argazkia: Oarsobidasoako Hitza)

Iruzkinak