Liburu eta disko azoka, Oiartzunen

-->


Ttur-ttur Oiartzungo Euskaltzaleon Bilguneak Liburu eta Disko Azoka antolatu du beste behin. Noski, gure hizkuntzan azkenaldian liburu eta diskoak ezagutzera eman nahi da, ea oiartzuarrak -eta azoka bisitatuko duten guzti-guztiak- liburu edo diskoren bat erostera animatzen diren. Literatura eta musikan euskaldunok badugula non aukeratu ikusi ahal izango dugu Oiartzunen.Edo beste era batean esanda, euskarazko liburuak irakurtzeko eta euskarazko diskoak entzuteko ohitura har dezagun.

Azoka udaletxean jarriko dute, abenduaren 14tik 24ra bitartean, eta 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da.

Liburu eta disko artean ibiltzeko aukera eskaintzeaz gain, hainbat ekimenekin gozatzeko aukera izango da datozen egunotan Oiartzunen. Hona hemen, Ttur-Tturreko lagunek prestatutako egitarau mamitsua. Goza ezazue!

Abenduak 14, 19:30ean: ILUNABAR LITERARIOA, Idazle Eskolakoen eta herriko idazle eta musikarien eskutik. Udal pleno aretoan.

Abenduak 15, 19:30ean: BEIRA taldearen emanaldia, Amaxkarren.

Abenduak 16, 17:30ean: IPUIN BERRI ON, URTE ZAHAR!, Maite Frankoren ipuin kontaketa. Udal pleno aretoan.

Abenduak 22, 16:30etik aurrera: TXONDORRA OIARTZUARREN BAITAN bideo emanaldia, Arditurrin.

Abenduak 23, 19:00etan: HURA EZ DA LEKUA antzezlana, Metrokoadroka taldeak eskainia. Udal pleno aretoan.

Abenduak 28, 22:30ean: ERRAMUN MARTIKORENA eta MIKEL MARKEZen kontzertua. Udal pleno aretoan.

Iruzkinak