Langabetuek euskaraz ikasi ahal izango dute, dohainik, 2013an ere Xenpelar euskaltegian



Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiak eta udal euskaltegiak langabezian daudenentzako doako euskara ikastaroa emango dute, 2013ko urtarriletik martxora arte.

Ikastaroa egin nahi dutenek abenduaren 14a baino lehen apuntatu behar dute bi euskaltegietako batean, eta baldintza hauek batzuk bete behar dituzte kurtsoa dohainik izateko:

-Oreretan erroldatuta egon behar dute
-Ez dute lanean egon behar (langabeziaren txartela aurkeztu behar da)
-Klaseen %85era joan behar dute

Mota honetako beste ikastaro bat ematen ari dira hilabete hauetan Oreretako bi euskaltegietan; urrian hasi ziren, ikasturtearekin batera, eta abenduaren 20an bukatuko dituzte.

Albiste honi buruzko informazio gehiago Oarso-Bidasoako Hitza egunkarian topatuko duzu.

(Argazkia. Oarso-Bidasoako Hitza)

Iruzkinak