Ba al zenekien limoiak buruko mina aritzen duela?
-->
Azken asteotan Maddalen Etxeberriak
aromaterapiari buruz hitz egin du Oarsoaldeko AEK
euskaltegietan. Aromaterapia hitza berri samarra da gutako
askorentzat, baina Maddalenek gogora ekarri du Babilonian eta
Egipton erabiltzen zutela momifikazioak egiteko. Pentsa, aspaldiko kontua da! Zer da,
zehazki aromaterapia? Hementxe definizio bat: sendabelar usaintsuek
sortutako molekulak modu terapeutikoan erabiltzea. Eta zertarako
balio du? Ba egoera fisiko, emozional eta mentalaren arteko oreka
lortzeko.
Hainbat aholku eman dizkigu Maddalenek ikasle eta irakasleoi.
Beti ere tanta gutxi batzuk bota behar dira, erromeroak, labandak,
mendak, limoiak edota geraneoak indar handia dutelako. Hori dela eta,
aipatutako lore, zuhaitz eta fruituen olio esentzialak olio
begetalarekin nahastea da onena. Ez da, ordea, olio esentziala
urarekin nahastu behar. Eta nola erabiltzen dira? Ba era batean baino
gehiagotan: masajeetan, bainu aromatikoak hartzeko, paper edo zapi
batean bota daitezke olio tanta horiek...
Eta bati baino gehiagori harrigarria egin zaigu entzutea
zenbat onura dituzten olio esentzialok. Adibidez, erromeroa arnasa
hartzea kosta egiten zaien pertsonentzat oso ona da; kamamila,
indigestioetarako ona izateaz gain, nekea arintzen du; limoiak zefaleak eta
migranak -buruko minak- kentzen ditu; te zuhaitzak barruko
infekzioetatik babesten gaitu... Horretaz gain, usaintsuak direnez,
oso egokiak dira urduritasuna kentzeko eta ondo lo egiteko.
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu