Txirrita euskaltegiaren afari jendetsua
Bai ba! Pasai Antxoko Txirrita
euskaltegiko afarian 34 lagun elkartu ginen; irakasleak eta ikasle
saiatuak. Marka! Giro ederrean afaldu genuen ostiralean Ekarri
tabernan -euskaltegiaren ondo-ondoan-. Karpetak, kaierak, boligrafoak eta beste guztia utzi genuen euskaltegian eta tabernara gosea eraman genuen: entsalada, oilaskoa patatekin edo
bakailaoa, txokolate eta gazta tartak...
Eta noski, postrea eta gero abesteko
garaia iritsi zen. Ikusi mendizaleak, Furra furra, Txantxibiri... Bata
bestearen atzetik kantatu genituen, tabernatik atera ginen arte.
Ekarritik, Mimos tabernara, trago bat hartzera eta argazki sesioa
egitera. Batzuk goiz etxeratu ginen bitartean, beste batzuek sasoitsu
daudela erakutsi eta ordu txikiak arte jarraitu zuten dantzan.
Langa goi-goian jarri dugu, baina
datorren afarirako erronka botata dago: baietz berrogei lagun
elkartu!
Argazki gehiago ikusi nahi badituzu,
Txirrita euskaltegiaren facebook orrian sar zaitez. Merezi du!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina