Oarsoaldeko AEK euskaltegietan, afariz afari
Oarsoaldeko euskaltegietan oso serio hartzen dugu ikasturtea... eta horregatik bazkariak eta afariak ez ditugu ahazten. Aurten Lezokoak izan dira lehenak; urriaren 31n ederki afaldu zuten -Halloweeneko mozorrorik gabe, hori bai- Tinelu elkartean. Menua? Hatzak zurrupatzeko modukoa, noski: Salvadorreko pupusak -arto irin txuriarekin egindako tortak- hasteko, eta ondoren bakailu pastelilloak. Eta postrea, ederra: sagar tarta eta bizkotxoa intxaur eta txokolatezko pepitakin. Argazkia ikusita, ez dago dudarik ondo pasatu zutela!
Asteburu honetan Oiartzungoen txanda da. Girizia elkartean bilduko dira irakasleak eta ikasleak ostiral gauean, 21:00etan. Astelehenerako argazkiren bat edo beste izango dugu, ziur, blogean jartzeko.
Pasai Antxon ere hitzordua eginda dago: azaroaren 16an. Dagoeneko 25etik gora ikasle eta irakasle apuntatu gara jada.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina