Garbiñe eta Taniaren i(rri)parra
Azaroaren 25a Emakumeenganako Tratu Txarren Aurkako eguna da, eta egun horrekin lotuta, Beldur Barik iniziatiba bultzatu zuten duela urte batzuk Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako erakunde batzuek. Iniziatiba, batez ere, gazteei zuzenduta dago, eta besteak beste, bideo lehiaketa egiten dute. Aurten, lehiaketa horren azken fasera pasatu diren bideoen artean, Pasai Antxoko Garbiñe Altxu eta Tania Trecet gazteek egin duten bideoa dago. Aste honetan, bertako euskaltegian, Txirrita euskaltegian, izan ditugu bisitan. Izan ere, ikusleok erabakiko dugu, gure botoekin, zein den bideorik onena eta noski, gure babesa eskuratzera etorri dira! Beste sari bat ere emango dute, baina beste sari hori epaimahaiaren esku dago.
Garbiñe eta Taniaren bideoaren izenburua
I(rri)parraren bila da eta Zea Mays musika talde ezagunaren abesti bat sartu
dute; abestiak lagundu die istorioa kontatzen. Etsipenetik
itxaropenera pasatzen den neskaren istorioa kontatu dute. Hasiera
tristea, eta bukaera pozgarria. Eta istorioaren haria jarraitzen lagunduko digun objektu bat dago: iparorratza edo brujula.
Garbiñek eta Taniak bost egunetan egin
dute bideoa. Bai, bai, dena bost egunetan bakarrik! Hasteko, ideia landu zuten. Ondoren, herritik atera gabe
'protagonistak' bilatu zituzten. Grabazioaren txanda izan zen gero,
eta azkenik, grabatutako irudiak bideo bihurtu.
Bideoa beldurbarik.org webgunean dago,
eta bideo honi edo beste bati botoa emateko, erregistratu egin behar
da, baina hori segundo gutxi batzuren kontua da.
Igandera arte eman daiteke botoa. Zorte
on, neskak!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina