Euskaraz bizi nahi dugulako!

-->

Euskaraz bizi nahi duzu? Bai, ezta? Eta eskuratu al duzu lelo hori duen elastikoa? Oraindik ez?! Ba, jakin ezazu eskualdeko euskaltegi guztietan -Oreretako Xenpelarren, Oiartzungo Intxixun, Pasai Antxoko Txirritan eta Lezoko Oroitzenen- eros dezakezula. 10 euro balio du bakarrik, eta helduentzako kamisetak ez ezik, haurrentzat ere baditugu.

Eta noski, erosi bakarrik ez. Jantzi ezazu kamiseta, eta esan dezagun denon artean ozen euskaraz bizi nahi dugula. Pasai Antxoko Harrera On ekimeneko haurrek -argazkian ageri dira- argi dute: euskaraz bizi nahi dute!!!!

Bide batez, hementxe duzu duela aste batzuk Antxon Euskaraz Bizi Nahi Dut lelopean grabatu zuten lipdub-erako lotura. Gozatu!

Iruzkinak