Abenduaren 6an badugu zerekin gozatu!
Ohi bezala, Oarsoaldeko AEKn ez dugu
jai egunik izango abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren Egunean.
Kontrakoa; gu inoiz baino gogotsu ariko gara lanean. Eta gelatik
kanpora ibiliko gara. Plan polita prestatu diegu ikasle guztiei.
Bitxigintza tailerra, kantu eta jolas tailerra eta San Telmoko erakusketa ikusteko txangoa. Zuk aukeratu!
Alde batetik, Donostiako San Telmo
museoan jarri dugu zita, goizeko hamarretan. Badu bada euskarari
buruzko erakusketa ikusgarria inauguratu zuten duela egun gutxi, eta
hain zuzen ere, erakusketa hori bisitatuko dugu. Merezi du, benetan.
Sarrera hiru euro da (ERNE: sarrera batzuk zozkatuko ditugu gurekin etorriko zareten guztien artean), eta ondoren, pote bat hartuz komentatu ahal
izango dugu museoan ikusitakoa.
Bestetik, Oiartzungo Intxixu
euskaltegiak jolas eta kantu tailerra antolatu du 0 eta sei urte
bitarteko haurren gurasoentzat, doan. Helburua, jakina, seme-alaba
txikiekin, jolasteko eta abesteko orduan, euskaraz aritzea da. Bi
saio antolatu dira; lehenengoa abenduaren 3an, 14:30etik 16:3o eta
abenduaren 6an, 10:30ean hasita, 12:30ak arte.
Eta ez hori bakarrik. Oreretan, Idoia Arbelaitzek erakutsiko digu gauza askorekin, itxuraz ezertarakio balio ez dutenak, zer nolako gauza politak egin daitezkeen: lepokoak, gerrikoak, brotxeak, diademak... Tailerra Lau Haizetara elkartearen egoitzan izango da 09:30etik 12:00etara. Beheko argazkia duela aste gutxi Idoiak Txirrita euskaltegian egindako tailerrean aterata dago: bistan denez, jakinmina pizten du!!!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina