ZENBAT ERABILTZEN DA EUSKARA OARSOALDEKO KALEETAN?

Euskal Herriko hainbat herri eta hiritako kaleetan euskara zenbat eta zein kasutan neurtzen ibili da Soziolinguistika Klusterra 2011n eta hasia da dagoeneko emaitzen berri ematen, herriz herri.

Oarsoaldeari dagokionez, pasa den astean bertan aurkeztu zituzten emaitzak Oiartzunen. Oreretan, berriz, urriaren 16an izango da, asteartearekin, 19:00etan, Xenpelar Etxean.

Gure herriko txokoak euskalduntzeko helburua daukagunontzat hitzordu interesagarria, inondik inora.


Iruzkinak