Ezagutzen al duzu euskarazetiketatu.com webgunea?


Duela aste batzuk Euskal Herria Esnea izeneko kooperatiba prentsan eta telebistan agertu zen; bere kontrako salaketa jarri zuten produktuak euskara hutsez etiketatzeagatik. Hori horrela, euskarazetiketatu.com webgunea jaio da. Hain zuzen ere, Euskal Herriko produktuak euskaraz etiketatzeko ekimena da eta euskaraz bizi eta kontsumitzeko eskubidea aldarrikatzen du.

Webgunean sartuz gero, besteak beste, manifestua irakur daiteke. Manifestuak dio kontsumoaren hizkuntz paisaian eta produktuei buruzko informazioan erdara dela nagusi, euskararen kaltetan. Horrekin batera, kontsumitzaile euskaldunek produktuak euskaraz ezagutzeko eskubidea dutela dio manifestuak, eta euskal ekoizle eta banatzaileak animatu nahi ditu euskara erabiltzera.

euskarazetiketatu.com webgunean bideo bat ere ikus daiteke eta ekimenari babesa emateko aukera dago. Ehunka lagunek babestu dugu jada. Orain zure txanda da!

Argazkia: boga.hitza.info

Iruzkinak