EUSKARAZ BIZIPOZ lehiaketa martxan AEKn

Lehiaketako parte-hartzaileak 2011/12 ikasturteko negu edo udako ikastaroetan (trinkoak, barnetegiak...) matrikulatuta egotea da bete beharreko baldintza nagusia. Saria hurrengo ikasturterako doako matrikula izango da.

Zer egin behar da parte hartzeko?
1. Ikasleak euskara ikastearekin lotutako bizipen bat aukeratu behar du.
2. Gero, bizipen hori irudikatzen duen argazki bat egin behar du.
3. Azkenik bizipen horri buruzko testu labur bat (ipuina, bertsoa, zirtoa, poema, iruzkina...) idatzi behar du.

Bizipenaren esanahia, argazkiaren indarra eta testuaren originaltasuna baloratuko ditugu. Jasotako lanak matrikulazio kanpainaren osagarri erabiliko ditugu sare sozialetan, eta hiru lanik onenek jasoko dute saria: 2012-2013 ikasturteko matrikula doan.

Ikasleek argazkia eta testua irailaren 14a baino lehen bidali behar dituzte euskarabizipoz@aek.org helbide elektronikora.

Iruzkinak