OARSOALDEKO AEK-REN 2012KO UDAKO ESKAINTZA

Pasa den ostiralean, ekainak 8, arte-ekintza, performance-a edo, besterik gabe, txoroarena egin genuen Oarsoaldeko AEK-ideok Oreretako Xabier Olaskoaga plazan (Niessen), udako eskaintza aurkezteko. Hona hemen irakurri genuen testua eta atera genituen argazkietako batzuk:

 
ATERA EUSKARA EGUZKITARA!

Uda gozatzeko garaia da, zalantzarik gabe. Negu ilun eta luzean ezkutuan izan dugun hori argitara, eguzkitara ateratzeko garaia: gure gorputzak, irribarreak, alaitasuna... eta baita euskara ere, noski. Ikasturtean zehar biltzen joan garen ezagutza hori luzitzeko garaia dugu denok udan.

Horrela, heldu den ikasturteari ahalik eta gogotsuen eta indar gehienez ekin ahal izateko, Oarsoaldeko AEK-k aurtengo udako eskaintza aurkeztu nahi dizue: urrian izango diren hizkuntza-azterketen deialdiak prestatzeko berariazko ikastaro trinkoa.

Lezon emango den ikastaro horretan, maila guztietako azterketak prestatu ahal izango dira (B1, B2 edo C1; HABEren 1., 2. eta 3. mailak; EGA; hizkuntza-eskakizunak...). Irailaren 3tik 28ra bitarte izango da ikastaroa eta 3 ordu emango dira egunero, astelehenetik ostiralera, goizez zein arratsaldez. Prezioa, berriz, ezin borobilagoa: 100 €. Noski, ikastaroan izena eman eta ebaluazioa gainditzen dutenek aukera izango dute HABEko azterketetan parte hartzeko. Ikastaro horretan arte hartu nahi dutenek aski izango dute Oarsoaldeko AEKren euskaltegietatik pasatzea. Izena emateko epea uztailaren 6an bukatuko da.
LEZOKO OROITZENE AEK. Donibane k/ 12. 943519144. lezo@aek.org
OIARTZUNGO INTXIXU AEK. Fermiñene etxea. Aialde k/ 2. 943493957. oiartzun@aek.org
PASAI ANTXOKO TXIRRITA AEK. Zumalakarregi k/ 9 (atzeko aldea). 943525545. pasaia@aek.org
ORERETAKO XENPELAR AEK. Biteri k/ 30, 1. 943340233. orereta@aek.org

Dena den, AEK-k duen gauzarik onenetakoa da Euskal Herri osoko euskaltegi-sare zabalena izatea eta, horrenbestez, gutxi izango dira AEK-k bezain eskaintza zabala egin dezaketenak: zure etxetik oso hurbil, denetariko ikastaro trinkoak; askotariko barnetegiak, eskaera berezienari ere erantzuteko modukoa...


Esate baterako, Oarsoaldetik oso kilometro gutxitara, maila guztietarako eta mintzamena propio lantzeko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte Irungo AEKn (943628834, irun@aek.org) eta Amara Berriko AEKn (943474592 amara@aek.org). AEK-k uztailean, abuztuan eta irailean eskainiko dituen barnetegien zerrenda, berriz, ezin luzeagoa eta aberatsagoa da: euskalduntze-barnetegiak maila guztietarako; EGA edo C1 mailako azterketa prestatzeko barnetegia; B1 eta B2 mailetako azterketak prestatzeko barnetegia; bertsolaritza-barnetegia, ibilbide luzeko bertsolari eta bertsozaleek gidatua; familia-barnetegiak, non gurasoek eta seme-alabek euren hizkuntza-ohiturak euskalduntzeko parada ezin hobea izango duten; barnetegi ibiltariak, oinez zein bizikletaz; xiberera ikasteko barnetegia... Barnetegien gaineko informazioa nahi duenak lasai jo dezake AEKren edozein euskaltegietara eta eskaintzen ditugun deskontuei buruz galdetu.

Eta, aurreko guztia gutxi ez balitz, udan ere on-line bidezko eskaintza ere badu AEK-k: B2/2. mailako, C1/3. mailako eta C2/4. mailako azterketak prestatzeko on-line ikastaroak; euskara-irakasle izateko oinarrizko prestakuntza ematen duen Glotodidaktika ikastaro konbinatua... Informazio gehiagorako: e-idazkaritza@aek.org.

Hortaz, ikusten duzuenez, aitzakia gutxi dago euskara eguzkitara ez ateratzeko.


 ___________________________________________

Eta, orain, udako eskaintza laburbiltzen duen eskuorria:





Beraz, badakizue, aitzakia gutxi gurera ez hurbiltzeko!



Iruzkinak