KURTSO BUKAERAKO JAIA ORERETAKO ZUMARDIAN

Pasa den ostegunean, ekainak 21, 2011/2012ko eskolak bukatu genituen eta kurtso bukaera ospatzeko zer hobe kalera atera baino! Hala, ikasle eta irakasleok gure gauzak hartu eta Gamon Zumardian jai zoragarria egin genuen: nork bere janaria prestatu eta eramanda, oka jolas erraldoia... Primeran pasa genuen!



Giro ederra jarri genuen Zumardian
 Sergio ikasleak prestatutako tarta ederraz harro
 Patata tortillak-eta moztu beharra zegoen
 Hori janari pila!
 Batzuek ongi aprobetxatu zuten, bokata puska ederrak egiteko...
 Hori itxura!


 Espontaneo batzuk ere hurbildu zitzaizkigun... Datorren urtean, euskaltegira!
 Oka jolaserako dena prest
 Oka jolas guztietan behar izaten da dadoa
 Ea zer zenbaki ateratzen duen...
 Dadoa bota eta egokitu zaigun laukira
 Galderari adi entzuten
 Ea oraingoan
 Mintzamen-proba zein izango den entzuten
 Baina, hori egin behar al dugu???!!!
 Arkaitzako Joneren telefono zenbakia lortu behar
 Horiak oraindik hasi gabe. Ala urdinak ziren? Ala moreak?
 Jautarkolen omenezko plaka non dagoen jakin eta gero, argazkia ateratzen
 Zozo batzuk ez ziren animatu oka jolasean
 Animo! Umore onik ez dadila falta!
 Talde gehientsuenak toki bertsuan
 Heriotzean erorita, atzera, hasierara berriz
 Errepidean horrelakoak gertatu ohi dira askotan gure herri honetan
 Terrazan zegoen neskatxa bati, zeri buruz galdetzen?
 Txapeldunak!

Orain, badakizue: hurrengo kurtsora arte eta izan euskaldun, egin euskaraz!

Iruzkinak