Kontseiluaren hitzaldia Txirrita euskaltegian


Guk euskaraz bizi nahi dugu, eta zuk ere bai, ezta?



Astelehenean, bisita jasoko dugu Pasai Antxoko Txirrita euskaltegian. Kontseiluko kide batek, Maite Indak, Euskaraz Bizi Nahi dut dinamikaz hitz egingo digu. Kontseiluak dinamika hau iazko urrian aurkeztu zuenetik, abestia egin dute, lip-duba, film labur lehiaketa eta Euskaraz Bizi Nahi Dut eguna –edo astea- egin dute han eta hemen...Eta gurpila ez da geratu, ez horixe!

Hitzaldia herritar guztiei zuzenduta dago, ez bakarrik euskaltegiko ikasleei, eta Maite Indak hitz egin eta gero, mokadutxoa eta tragoxka hartu ahal izango dugu denok lagunarteko giroan.

Gogoratu, astelehenean, 19:30ean, Pasai Antxoko Txirrita euskaltegian

Bide batez, hementxe duzue Euskaraz Bizi Nahi Dut abestia

Iruzkinak