EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA DOAN, GRATUITO, FREE, OUVERT, BURE, مجاناً...

Eskarmentu luzea eta interesgarria bildu du Banaiz Bagara elkarteak euskara eta euskal kultura eta gurera etorri berrien arteko zubiak eraikitzen: Azkoitia, Lasarte, Urnieta, Hernani...

Oraingoan, Oreretan ekimen aberasgarri hori abian jartzeko garaia iritsi zaigu eta gaur bertan dira hastekoak, astelehena, ekainak 18. Astelehenero elkartuko dira 16:30etik 17:30era, Lau Haizetara euskaldunon elkartearen egoitza berrian (Merkatuzar atzean, topo geltokiaren parean).

Izan dezala bide oparoa!

Iruzkinak