ASTE HONETAKO ASMAKIZUN LEHIAKETA: irabazi Artzeren esaldia, "Hizkuntza bat ez da galtzen...", gurutze-puntuan egina!

Hizkuntza bat ez da galtzen
ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.

Ezaguna izango zaizue esaldia, ezta? Bada, esaldi hori bera gurutze-puntuan eginda irabazi nahi baduzue, aste honetako asmakizun-lehiaketan parte hartu besterik ez daukazue.

Aste honetako asmakizuna Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko 20. taldeko ikasleek prestatu dute (A2 mailako Iosuren goizeko ikasleak). Eskerrik asko zuei.

Orain, besterik gabe, goazen prestatu dituzten arrastoak ikustera:

1. arrastoa: Euskal Herriko tokirik bisitatuenetakoa da.
2. arrastoa: Bertan, uretan kontserbatutako antzinako objektuak topatu dituzte.
3. arrastoa: Toki hau dagoen herriak ez du alkaterik.

4. arrastoa: Arrastoa irudi hau da.











Zer? Ba al dakizue erantzuna? Ala arrasto gehiagoren beharrean zaudete? Badakizue, beti bezala, erantzuna orereta@aek.org helbidera bidali. Erantzuna jasotzeko azken epea: ostirala, hilak 15, 18:00etan.

Iruzkinak

  1. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nola zen Borja???

      Ezabatu
    2. Kaixo, Kontxi:

      Ondoren idaztera noana bere garaian Beleni idatzi nion gauza bera da. Aldez aurretik: barka tonua eta muxu bana zuentzat, Belen eta Kontxi:

      "Ondo irakurri bazenu testu osoa, jakingo zenukeen. Erantzuna orereta@aek.org helbidera bidali behar duzu. Azkar, bihar bukatzen baita erantzunak bildatzeko epea!"

      Ezabatu
  2. Kaixo neskak!
    Erantzuna orereta@aek.org helbidera bidali behar duzu eta ea asmatzen duzuen!!!
    Ondo izan!

    ErantzunEzabatu
  3. kar, kar, kar...!!!! Oso ondo Borja, neurona freska- freska goizeko 9tan....

    ErantzunEzabatu
  4. MbuquiVcau-baIndependence Wendy Briggs Free Download
    phelcituli

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina