PARRANDARAKO MUSIKARIK ONENA: Oiartzuarrek ere badute ekarpenik



Aspaldian ez diogu gaiari heldu, baina inoiz ere ez diogu utzi ekarpenak jasotzeari. Oraingo honetan, Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko hainbat taldek egin dizkigute ekarpenak (batzuk ez ditugu jarri, aurreko ekarpenetan errepikatu egiten dira-eta):

SOROTAN BELE: Arratsalde honetan
GOZATEGI: Nor-Nori-Nork
ZEA MAYS: Kukutza III (Euskal Herrian egin diren Lip Dub-ik politenetakoarekin)
GATIBU: Musturrek sartunde
VENDETTA: Begietara begira
ETZAKIT: Egina

ALAITZ ETA MAIDER: Amets bat
Ikusi Mendizaleak (beraiek Ken Zazpiren bertsioa jarri dute, baina idazten ari den honek ez dakienez zein den hori, LEIHOTIKAN-ena jarriko du):

Txuri-urdin (edozein bertsiotan, euren hitzetan. Ejem...). Edozein balio dienez, SUTURArena jarriko diegu:
SOROTAN BELE: Sing-Sing-atiko Folk&Rolla
MAIXA ETA IXIAR: Bexamela

GOSE: Korrika 17ren kanta
CELTAS CORTOS & OSKORRI: Aita semeak
HERRI URRATS 2012: Elkartuz zabaldu (La Troba Kung Fu)
LA PEGATINA: Jai eta dantza

NAHIXAN: Bagare (Araba Euskaraz)

Aurreko guztiez gain, taldeak ere proposatu dizkigute, baina ez denez kontua zuen bizitzako soinu-banda hemen jartzea...

Zer? Zer diozue? Zuen parrandako kanta hemen dago, ala hutsuneren bat ikusten duzue? Hala bada, utzi zuen komentarioa hemen, blogean, edo gure Facebookean.

Osasuna eta parranda!

















Iruzkinak

  1. Hona nire gaurko ekarpena, aurtengo udako kanta izango dena:

    Madonna eta Kalakan-en "Sagarra jo"

    Onaaaaaaaa!!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina