PARRANDARAKO MUSIKARIK ONENA!!!

Zuen ustez, zeintzuk dira parrandarako kantarik onenak? Hau da, parrandan ari zarela, zeintzuk dira kanta entzun eta gorputzari eragitea beste aukerarik ematen ez duten kanta horiek?


 Bada, horixe bera jakin nahi dugu Oiartzunen eta parrandarako euskarazko 10 abesti onenak aurkitu nahi ditugu. Izan ere, Oiartzungo euskaltzaleon bilguneak, Ttur-Tturrek, 10 urte betetzen ditu aurtengoan eta, horixe ospatzeko, dantzan jarri nahi zaituztegu oarsoar guztiak (eta baita oarsoeme guztiak ere, noski).

Hortaz, hona hemen erronka:

PARRANDARAKO EUSKARAZKO 10 ABESTIRIK ONENAK AUKERATZEKO LAGUNTZA BEHAR DUGU. ZEINTZUK DIRA ZURE GUSTUKOENAK?

Badakizue, utzi zuen erantzuna hemen behean edota gure Facebooken.

Hona hemen, orain arte proposatu dizkigutenak:

ESNE BELTZA: Euskaraz bizi nahi dut 


BETAGARRI: Korrika 16ren kanta



BERRI TXARRAK: Albo-kalteak


TAPIA TA LETURIA: Konpostelako Erromesa


ZEA MAYS: Elektrizitatea


URTZ: Kaixo!


KORTATU: Sarri-sarri


MAIXA ETA IXIAR: Iluntzean


ALAITZ ETA MAIDER: Txanpon baten truke


...???: Lepoan hartu


OSKORRI: Gora ta gora beti


OSKORRI: Furra-furra


...(pixka bat edan eta gero): Agurra


OSKORRI: Euskal Herrian Euskaraz


ITOIZ: Lau teilatu


BALDIN BADA: Ibilaldia


BENITO LERTXUNDI: Itsasoari begira


KEN ZAZPI: Ilargia


BETI MUGAN: Filosofi aldaketak


KEPA JUNKERA: Badator Marijaia!


NEGU GORRIAK: Gora herria!


Agertzen al da hemen zure parrandarako kantarik gogokoena? Bada, utzi zure komentarioa hemen behean, edo gure Facebook-en!

Iruzkinak

  1. Parrandan jotafuego!12/5/25 (12:55)

    Nire guarkua, klasiko bat. Euskal Herrian musikan aitu dian handiyetan handiyenetakuak: GORA HERRIA!

    ErantzunEzabatu
  2. Intxixu AEK Euskaltegikoo B2 taldea12/5/28 (20:57)

    Lengun, Oiartzungo B2 taldeko ikaslik aittu giƱan guria aukeratzen eta honako hauek proposatu nahi genittun:

    -"Elkartuz Zabaldu" Herri Urrats 2012ko kantua dugu, parrandan oraindik ere ezaguna egin ez dena, baina mitiko bilakatu daitekeena.

    -La Pegatina taldearen "Jai eta dantza", nahi izan gabe dantzan jartzen zaaituen kantua.

    -Azkenik, "Bagare" Nahixan taldeak Araba Euskarazerako sortutako kantu mattatu eta ezagunaren bertsioa.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina