PARRANDARAKO MUSIKARIK ONENA?!

Zuen ustez, zeintzuk dira parrandarako kantarik onenak? Hau da, parrandan ari zarela, kanta entzun eta gorputzari eragitea beste aukerarik ematen ez duten kanta horiek?



Bada, horixe bera jakin nahi dugu Oiartzunen eta parrandarako euskarazko 10 abesti onenak aurkitu nahi ditugu. Izan ere, Oiartzungo euskaltzaleon bilguneak, Ttur-Tturrek, 10 urte betetzen ditu aurtengoan eta, horixe ospatzeko, dantzan jarri nahi zaituztegu oarsoar guztiak (eta baita oarsoeme guztiak ere, noski).



Hortaz, hona hemen erronka:

PARRANDARAKO EUSKARAZKO 10 ABESTIRIK ONENAK AUKERATZEKO LAGUNTZA BEHAR DUGU. ZEINTZUK DIRA ZURE GUSTUKOENAK?

Badakizue, utzi zuen erantzuna hemen behean edota gure Facebooken.

Iruzkinak

  1. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Erraza dirudi baina... Ea hauek gustatzen zaizkizuen:

      ESNE BELTZA: Euskaraz bizi nahi dut
      Korrika, nola ez! Nire ustez, azken urteetako politena:BETAGARRI: Korrika 16
      KaƱero bat: BERRI TXARRAK: Albo-kalteak
      Klasiko bat: TAPIA TA LETURIA: Konpostelako Erromesa

      Orain zuek jarraitu zerrenda osatzen...

      Ezabatu
    2. Parrandan jotafuego!12/5/24 (13:38)

      Nik ez ttut ingo ekarpen guztiyak danak batera.

      Hona gaurkua:

      ZEA MAYS: Elektrizitatea. Denetaik daka: Aioran ahots marabillosua, crescendo bat gorputza mugiarazi iten dizuna...

      Ezabatu
  2. Parrandazale amorratua12/5/23 (17:52)

    Trikitixa dantzatu nahiko nuke(Urtz)
    Sarri-sarri(Kortatu)
    Iluntzean( Maixa eta Ixiar ala Alaitz eta Maider)
    Ezagutzen dut gizon bat kale kantoian(Alaitz eta Maider)
    Gazte bat lurrean aurkitu dugu( kaka pixa bertsioan)
    Gora ta gora beti( Oskorri)
    Furra-furra( Oskorri)
    Pixkat eanda geo...AGURRA
    Metxeroa piztuta: 1- " Euskal Herrian euskaraz"(Oskorri)
    2- "Lau teilatu gainean" (Itoitz)

    ErantzunEzabatu
  3. Bah, gaur egungo gazteriak ez daki zen den onena. Igo bolumena!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. OSO ONA, NONDIK ATERA DUZU????

      Ezabatu
    2. Laurogei hamarkadatik. Ni han egon nintzen :-)

      Ezabatu
    3. Earra, Alber! Bi arrazoirengatik, bideoa eta kanta oso onak direlako eta komentarioetan ere estekak sartu daitezkeela erakusteagatik! Milesker!

      Ezabatu
    4. Ni ere han izan nintzen baina ez nituen oinak hain arinak. Oso ooooooonaaaa, Alber.

      Ezabatu
  4. Arrazoia duzu, Alber. Halere, nik beste hau ere gehituko nuke: Benito Lertxundiren "Itsasoari begira", kar, kar, kar,

    ErantzunEzabatu
  5. KEN ZAZPIREN "ILARGIA" (EZ DUT EZER ENTZUN NAHI) ZORAGARRIA!!!

    ErantzunEzabatu
  6. Parrandan jotafuego!12/5/24 (16:25)

    Nire gaurko ekarpena.

    BETI MUGAN: Filosofi aldaketak.

    Onddarbiko duela urte batzutako taldia, nahiz ta badiruin oan berriz e elkartzekotan diala. Zentzu batin, aitzindariyak izan zian Euskal Herriko panorama musikalian: power-popa; ingelesa, euskara eta gaztelera nahastea kantetan; ahots ezberdinekin aitzea...

    ErantzunEzabatu
  7. A, ze oroitzapenak!!! eh Idoita????

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai, neska, sekulako oroitzapenak!! Halere, ez dira hainbeste "aste" pasa!!!!
      Nik ere beste ekarpen "txikia" egin nahi diot hartu-eman honi. Nirea arraroa izango da baina parrandan nagoela entzuten dudan bakoitzean dantzan hasten naiz beti, ni eta nire inguruko guztiak, jakina.

      http://www.youtube.com/watch?v=XJi0EoMdw2U

      Disfrutau!

      Ezabatu
    2. Sartu det helbide hori, eta ez du ezer aurkitzen, mesedez, esan ze kanta den.....A ze JAKERRA!!!!

      Ezabatu
    3. Uste dut Idoia desodoranterik behar ez duen Bilboko andereƱo bati buruz ari dela, ezta? Ea, bada, eman egurra!

      Ezabatu
    4. Idoia, mesedez.....Gu neskak gara, eta neurona asko ditugu, pentsatu berriro, ZE KANTA JARRI DUZU????

      arrgggggggg!!!

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina