OARSOALDEA ELKARTASUNEZ GAINEZKA, EUSKAL HERRIA EUSKARAZ BLAI

Bideoklip ederra baino ederragoa osatu dute Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek, Lodosa eta Sartagudako Ibaialde ikastolari elkartasuna adierazteko. Gainera, bideoa eurek osatutako kanta batekin dago egina, nahiz eta kantaren musikarako, Ze Esatek! taldearen "Urriak 11" izeneko kantan oinarritu.

Bertan, Lizeoaren eraikin nagusia ikusi ahal izango duzue, baita Pasai San Pedroko eta Lezoko eraikinak ere, eta nola ez, protagonistak: Pasaia-Lezo Lizeoaren ikasleak, adin eta maila guztietakoak.

Aupa zuek!

Iruzkinak