AURREKO ASTEKO LEHIAKETAREN ERANTZUNA: BADUGU IRABAZLEA!

Badirudi pasa den asteko lehiaketa errazagoa egin zaizuela aurreko asteko lehiaketa baino: parte hartzea handiagoa izan da. Dena den, denek ez duzue asmatu...

Ea, bada, goazen erantzunarekin (danbor hotsa)... Pasa den asteko lehiaketaren asmakizunaren erantzuna LA GAVIOTA PLATAFORMA da!



Gogora ditzagun pistak banan-banan:

1. pista: Bizkaiko itsasoan hasi zen hegan egiten, 1986an. 6 urte lehenago, Repsolek gas-erreserba aurkitu zuen zonaldean eta, esan bezala, 1986an hasi ziren gas hori ateratzen. Gas hori, ordea, 1994an bukatu egin zen.
2. pista: Anai-arreba asko ditu munduan; adibidez, Ipar Itsasoan. Gainera, Ipar Itsasoan petrolioa eta gasa ateratzeko erabiltzen diren plataformak izan zituen eredu.
3. pista: Bere altzairuzko bihotzetik haizea pasatzen da. Argazkiari begiratu besterik ez duzue.
4. pista: Bere hegaldiak Euskal Herriko etxe asko berotzen ditu. 1993. urtetik aurrera, gasa gordetzeko eta banatzeko erabiltzen da.

____________________ 

Besterik gabe, ikus dezagun zeintzuk izan diren irabazleak...

Erik Gartzia EgaƱa eta Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegiko gaueko B1 mailako taldea (Josuneren ikasleak)!

Zorionak! Nahi duzuenean pasa zaitezke Oreretako Xenpelar AEK euskaltegitik zure "Ez da hain fazila" denbora-pasa bilduma jasotzera. 

Gaur bertan jarriko dugu aste honetako asmakizuna. 

 

Iruzkinak