ASTE HONETAKO ASMAKIZUN LEHIAKETA. PARTE HARTU!

Azken egunotako eguraldiak ere aurreko asteko asmakizunaren protagonistari gorazarre egiten diolarik, ekin diezaiogun aste honetako asmakizunari...

Oraingoan, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko 11. taldeak egin du asmakizuna (goizeko B1 mailako taldea, Elenaren ikasleak). Eskerrik asko zuei!

Lehiaketaren sarrerak idazten dituen honek aspaldian ez zuen ETBko "Mihiluze" saioa ikusten, baina aurreko astean programa bat ikusi zuenean, konturatu zen blog honetan eta lehiaketa honetan hainbeste erabiltzen dgun "pista" hitza beharrean, "arrasto" hitza erabiltzen dutela programa horretan. Beraz:

1. arrastoa: Gaur egun ez dago gurekin.
2. arrastoa: Oreretako kale batek bere izena darama.
3. arrastoa: EHGAM mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen eta kide gisa gay, lesbiana, transexual eta bisexualen eskubideen aldeko borrokan aurpegi ezaguna, hasierako urte ilun eta zail haietan.
4. arrastoa: Felix Linaresen lana egingo bagenu, gure pertsonaia Camille Robert musikagilearekin lotuko genuke (argazkian).
Gainera, oraingo honetan 5.arrasto bat izango duzue opari, aste honetako pertsonaiak ez baitu gutxiago merezi!

"... agradecida, emocianada, solamente puedo decir gracias por venir" leloa oso gustuko zuen.



Zer? Zaila ala erraza? Ez esan azken aldiko asmakizunik errazetakoa ez denik...

Aste honetan izango dugun saria larunbatean Oiartzunen izango den Sagardo Eguneko kamixeta izango da. Kamixeta bera ikusteko, atzo bertan oiartzuarrek egindako aurkezpeneko argazkia daukazue jarraian.  

 Gogoratu: beti bezala, erantzuna orereta@aek.org helbidera bidali. Hori egiteko epea ostiralean bukatuko dute, 18:00etan.

Eta orain, asmakizuneko pertsonaiaren omenez, oparitxo pare bat:


 

 

Iruzkinak