ASMAKIZUN LEHIAKETA: ZEINEK IRABAZI DU OIARTZUNGO SAGARDO EGUNAREN KAMIXETA?

Ene, bada! Nola dabilen gure bloga azken aldian! Batetik, asmakizun lehiaketako galde-erantzunak direla; bestetik, parrandarako euskarazko musikarik onena aukeratzen... Komentarioak, bisitak, mezuak... denei ezin fundamentuz erantzun gabiltza!

Baina, berdin dio; makinak ezin ditugu gelditu eta aurrera jarraitu behar dugu. Hori bai, ezer baino lehen, berriz ere txaloak zuentzat, ederki merezi dituzue-eta!
Horrenbestez, ikus dezagun zein den pasa den asteko asmakizunaren erantzuna...

XANTI VICENTE ALTXU!

Duela gutxi jarri diote bere izena GaztaƱoko kale bati. Zalantzarik gabe, 2006an utzi gintuen arren, arrasto sakona utzi zuen GaztaƱon, Oreretan eta Euskal Herri osoan. Facebooken baten batek zioen bezala, zein handia izan zen eta zein arrasto handia utzi zuen...


___________________________________________________

Orain, berriz, pasa den asteko irabazlea zein izan den jakinaraziko dugu...




ARGIBAT!

Zure izena ez dakigunez, nahi duzunean (edo ahal duzunean), jar zaitez gurekin harremanetan aurtengo Oiartzungo Sagardo Egunaren kamixeta eskuratzeko. Bide batez, zorionak!

Gainontzeko guztiei, eskerrik asko eta, lasai egon, segituan izango duzue-eta hurrengo asmakizuna!



Iruzkinak