ASMAKIZUN LEHIAKETA: PASA DEN ASTEKO ERANTZUNA ETA IRABAZLEA

Beno, beno, beno....

Bada ordua pasa den asteko asmakizunaren erantzuna emateko eta, bide batez, parte hartu eta asmatu duzuen guztien artean zozketa egiteko.

Hala eta guztiz ere, ezer baino lehen, zoriondu egin behar zaituztegu. Izan ere, inongo zalantzarik gabe, pasa den astekoa orain arte izan dugun lehiaketarik arrakastatsuena izan da, bai jasotako erantzunengatik, bai zuek utzitako komentarioengatik blog-ean (nahiz eta administratzailea nahiko pipertuta ibili den erantzunen batean) eta baita blogak jasotako bisita guztiengatik ere. Beraz, zorionak eta eskerrik asko zuei!



Tira, besterik gabe, goazen erantzunarekin.

Pasa den asteko azmakizunaren erantzuna zera da...

PELLO ZABALA fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa!!!



Asko eta asko zarete erantzuna asmatu duzuenak eta gutxi batzuk, ordea, oso zaila iruditu zaienak...

Eta pasa den asteko lehiaketaren irabazlea hauxe da (zarata zuek imajinatu)...



BELEN VAZQUEZ! Zorionak, Belen, eta nahi duzunean pasa zaitezke Oreretako Xenpelar AEK euskaltegitik, irabazi duzun itsas-kapusai eder eta historikoa jasotzera!

Besteok, badakizue, aste honetan bertan beste asmakizun lehiaketa bat izango duzue. Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak

  1. Atzo bidali nizun mail bat, gaur hemen jarriko dut. Eskerrik asko!!!

    A ze polita bloga, langile!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina