ASMAKIZUN LEHIAKETA: BADUGU IRABAZLEA!

Zaila jarri dizuegu aste honetan, gero! Baina ikertzaile finak izan zarete eta, nahiz eta baten batek erantzuna Lezoko San Juan iturria zela uste izan, hauxe zen gure asmakizunaren erantzuna:

LEZOKO ZUBITXOKO LABADEROA, garai berriagoetan maiteminduen erreka bezala ere ezagutua. Tokiak baditu bere pasadizoak; izan ere, 80 hamarkadaren bueltan, badirudi ohiko tokia zela xirrietan aritzeko; edota, nonbait, Lezoko emakumeek haurdun geratu izanaren berri emateko, "ura edan dut!" esaten omen dute.




Erantzuna topatzeko hartu duzuen lanaren erakusgarri, hona hemen parte hartzaile baten erantzunaren zati bat:

Maiteminduen errekak Lezoko labaderora daramatza urak. Gure muxutokia, Lezoko labaderoa ote? 

Ikerketa lana egin dut. Ni 80. hamarkadan ez nintzen ligatuta hara joaten. Donibanekoak puntetara joaten ziren.

Amari, amaginarrebari, Gurutzeri, Exekielari eta Agustinari galdetu diet, baina azkenean, 80.hamarkadan jaiotako Unaik eman dit pista.

Muxu bat denoi, eta ea hurrengoan errazagoa den.

 __________________________________________________

Baina, besterik gabe, goazen aste honetako irabazlea iragartzera (danbor hotsa)............

AINHOA VEA-MURGIA MARTIN!

Zorionak, Ainhoa, eta nahi duzunean pasa zaitezke Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegitik irabazi duzun kamixeta jasotzera.

Gainontzekoek, badakizue: heldu den astean, gehiago eta hobeto. Eta Lezoko Maiteminduen Errekaren omenez, muxu pilo bat denentzat!














Iruzkinak

Argitaratu iruzkina