ASMAKIZUN LEHIAKETA: ASTE HONETAKO ASMAKIZUNA

Pasa den asteko lehiaketaren oihartzunak oraindik erabat utzi ez gaituela, ekin diezaiogun aste honetakoari.

Aste honetako asmakizunaren egileak Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko 21. taldea dugu (goizeko B1 mailako Imanolen ikasleak). Eskerrik asko, neska-mutilak!

1. arrastoa: Festetan oso leku jendetsua da.
2. arrastoa: Punkyen eta heavyen arteko borrokak egoten ziren bertan.

3. arrastoa: Gaur egungo garraioak oso desberdinak dira.
4. arrastoa: Oraindik ere, zirgilo pila bat aurki ditzakegu paretan.

Zer? Ba al dakizue zein den erantzuna? Ala hiztegian begiratu behar duzue arrastoetako hitz baten esanahiaren bila? Erantzuna asmatzen duzuenon artean, Aizu! aldizkariak ateratako "Ez da hain fazila" denbora-pasen bilduma bat zozketatuko dugu.

Beti bezala, badakizue, erantzuna orereta@aek.org helbidera bidali, ostiraleko 18:00 baino lehen, ekainak 1. Zorte on! 

Iruzkinak