AEK-K UDAKO ESKAINTZA PREST, EUSKARA EGUZKITARA ATERATZEKO

Euskalduntze barnetegi "arruntak", familia barnetegiak, azterketak prestatzeko barnetegiak, barnetegi ibiltariak (oinez edo bizikletaz), xiberera ikastaroak... eta, gainera, aurtengo berrikuntzarik handiena: bertsogintza barnetegia. Zalantzarik gabe, udako eskaintza paregabea osatu du AEK-k, kurtsoan zehar landutako hori eguzkitara loratu dezazuen!

Hori guztia, prezio paregabeekin eta hainbat deskontu izateko aukerarekin.

Horrez gain, euskaltegi bakoitzean eskaintzen diren udako ikastaro trinkoak (erne! Oarsoaldeko AEK-k laster emango du-eta ezagutzera berea!); 2., 3. edo 4. mailako azterketak on-line prestatzeko aukera (e-idazkaritza@aek.org); euskara irakasle izateko glotodidaktika ikastaroa irailean eta urrian(e-idazkaritza@aek.org)... Ez dugu aitzakiarik gure euskara itzaletan izateko...

Eta, barnetegi ibiltariak nolakoak diren ikusteko, hona hemen Gaur Egunen nola azaldu zuten aurreko urteren batean:

Iruzkinak