IRABAZI "BIDE GALDUAK" ANTZEZLANA IKUSTEKO SARRERAK: Aste honetako asmakizun lehiaketa

Tatxan, tatxan!

Martxan da dagoeneko Oarsoaldeko AEK-ren asmakizun lehiaketa mundiala!

Aste honetan (apirilaren 23tik 26ra), gure 28.taldeak pentsatu du asmakizuna (Oreretako gaueko B1 mailako ikasleak).

Gainera, lehiaketari ekiteko, primerako sariak dauzkazue zain:

Heldu den igandean, apirilak 22, 19:00 Errenteria Hiria Kulturgunean izango den Dejabu taldearen "Bide galduak" antzezlana ikusteko 2na sarrera emango dizkiogu 5 laguni!



Donostia Antzerki Saria irabazi duen antzezlan hori berriz ere emango dute Oreretan, kritika ezin hobeak jaso eta gero. Ez ezazue aukera hau galdu eta parte hartu gure lehiaketan, pertsonaia izkutua asmatuz!

Besterik gabe, goazen Oreretako gaueko B1 mailako ikasleek prestatu duten 1. pistarekin:

Gure aste honetako pertsonaia ez da pertsona bakarra...

Eta, oraingoan, 2.a:

Uniformetuta jotzen duten arren, ez dute beldurrik ematen.

 Hona hemen 3. pista, benetan adierazgarria...

 Beraien azken lanaren izena hau da: nola daude?


(jeroglifikoa da, gazteleraz)

Eta azkenik, 4. pista:

  Nahiz eta partxerik ez izan, bat Pirata da.

____________________________________________________________________________________

Erantzuna baldin badakizue, bidali mezu bat erantzunarekin ondorengo helbidera: orereta@aek.org. Erantzunak jasotzeko azken epea: ostirala, apirilak 20, 18:00etan. Animatu!



Iruzkinak

  1. Klitorisaren bila, oraindik ere12/4/17 (19:05)

    Hertzainak! A, ez, h-rik gabekoak dira uniformetuta jotzen dutenak eta, gainera, beldurra ematen dute!

    ErantzunEzabatu
  2. Mafaldatxo buruhandie12/4/19 (17:05)

    Mafaldarena errazagoa zen, nire musika jakituria eskas xamarra da. Uniformatuta jotzeko ez dira Oreretako bandakoak izango "ellos las prefieren...", alegia " gizenagoak gustatzen zaizkiela"...abestuz, ezta?

    ErantzunEzabatu
  3. Hurbildu zara, bai, Oreretako banda bat dela eta musika egiten dutela esanda, baina, ez, ez dira Oreretako Banda. Eta, egia esan, ez dakigu "gizenagoak nahiago dituzten"...

    ErantzunEzabatu
  4. Lezoko bitxilore ukitugabea12/4/19 (17:44)

    Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina