LEHIAKETA: Baditugu irabazleak!

Bai, bai, asmatu duzue... Aste honetako asm,akizun lehiaketaren erantzuna "Los Delgás" taldea zen!



Irabazleak, igande honetan, "Gure bide galduak" antzezlana Errenteria Hiria Kulturgunean ikusteko aukera izango dutenak, hauexek dira:
  • Bea Martin
  • Jon Sanchez
  • Marga Moran
  • Yolanda Sabino
  • Idoia Jauregi
 Zorionak denei eta gozatu!

________________________________________________________


Dena den, ezin asmatu ibili zaretenontzat, goazen pistak banan-banan erantzutera:

1-Gure aste honetako pertsonaia ez da pertsona bakarra... Bada, ez, bistan denez, talde bat da, 5 kidek osatua.
2-Uniformetuta jotzen duten arren, ez dute beldurrik ematen.Uniformea: "Los Delgás" taldekoak ezagunak dira kontzertuetan eta agerraldietan buzo naranja jantzita agertzen direlako, butano-banatzaileak bailiran. Jotzen dute: noski, musika-talde bat direnez, musika jotzen dute. Beldurrik ematen ez duten horrekin, ordea... ;-)
3-
 Beraien azken lanaren izena hau da: nola daude?


(jeroglifikoa da, gazteleraz)

Erantzuna: Retocadas

4-Nahiz eta partxerik ez izan, bat Pirata da. Taldeko kideak hauexek dira: Gorka, Javi, Ritxi, Sergio eta..., bai, noski, Pirata!

Lasai, hurrengo asteko lehiaketan beste sari eder batzuk irabazteko aukera izango duzue! 
 

Iruzkinak