ASMAKIZUN LEHIAKETA: ORAINGOAN IRABAZI "AIZU!" ALDIZKARIAREN "EZ DA HAIN FAZILA" DENBORA-PASA BILDUMA

Gure lehiaketak aurrera darrai eta, oraingo honetan, asmakizunaren egileak Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegiko 7. taldeko ikasleak izan dira (gaueko A2-B1 taldekoak, Josuneren ikasleak).

Gainera, aste honetan asmakizunaren 4 pistak, denak elkarren jarraian jartzea erabaki dugu. Hon hemen pistak:

1. PISTA: Batzuk " patateroak" dira, beste batzuk ez, baina, orain patateroen artean elkartzen dira denok ensaiatzeko.
2. PISTA: Martxoaren 3an Anbotoko Marik herriko haizeak sortu zituen.... e,e,e,? Zer gertatzen da hemen?
3. PISTA: Mikel Errrazkin zenarekin harreman estua izan zuten, eta bere omenez, bere abesti bat abestu zuten.
4. PISTA: Guk ere aurrekoek erabilitako argazki bera erakutsiko dizuegu, baina, beste galdera bat botako dugu: Argazki honetan, zer dago? ( ideia gazteleraz)

Beno, beno, beno... ba al dakizue erantzuna? Bada, bidali mezu bat erantzunarekin eta zuen izen-abizenekin ondornego helbidera: orereta@aek.org. Erantzunak jasotzeko azkeneko epea: apirilaren 27a, ostirala, 18:00etan.

Oraingo honetan, "Aizu!" aldizkariaren "Ez da hain fazila" denbora-pasa bilduma izango duzue saria!
Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak

  1. Sasijakintsu orojakile delakoa12/4/25 (12:33)

    Bua ze errexa!! Ez duzue oraindik asmatu?

    ErantzunEzabatu
  2. MAIKEN ZAHARRA12/4/25 (19:41)

    Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gogoratu erantzuna orereta@aek.org helbidera bidali behar duzuela!

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina