24 ORDU EUSKARAZ. BOLUNTARIO BILA

24 ORDU EUSKARAZ.



Antxoko Txirrita euskaltegian ikerketatxo bati ekin nahi diogu. 10 boluntario behar ditugu ikerketa sozioliguistiko xume bat egite aldera. Boluntariook egun oso bat euskera hutsez eman beharko dugu. Euskalgintzak bultzatu  duen "euskaraz bizi nahi dut" ekimenaren baitan kokatzen dugu jardun hau. Ikerketatxotik pasadizoak, datuak eta ideiak jaso nahi genituzke. Ondoren, datuok plazaratuko genituzte eta euskaltegiko plangintzan txertatuko genituzke. Boluntarioa izan nahi baduzu idatziguzu mesedez helbide honetara: pasaia@aek.org

Euskaldeko edozein herritan egin daiteke.

Iruzkinak