RITH 2012, Korrikaren Irlandako ahizpa, hasi da!


Gaur (martxoaren 8an) hasiko da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketaren bigarren edizioa. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-tik abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en bukatuko da martxoaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko burutzen den jai egunaren baitan. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku pasatzen duten lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan bezala. 

Irlandara gerturatzerik ez, baina, laguntzeko prest dagoenak ziber-kilometroak eros ditzake RITH 2012ren web-gunean.

Gaelikoa ere egoera larrian dago
Munduan gaelikoa hitz egiteko gauza diren pertsonak ez dira bi milioira iristen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, gaelikoa hizkuntza gutxitua da gaur egun, eta are egoera zailagoan aurkitzen da Ipar Irlandan. Arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen duen Korrikaren “ahizpa irlandarra” egitea bururatu zitzaien, eta Euskal Herriko AEKren eta Korrikaren laguntza izan zuten. 



Iruzkinak