LARUNBATEAN, DENOK DONOSTIARA!

Gero eta hurbilago daukagu 2012ko Euskaraz Bizi Eguna, martxoaren 17an Donostian egingo dena. Hala, pasa den astean Oiartzun eta Oreretako hainbat herritarrek dei egin ziguten Donostiara joan gaitezen heldu den larunbatean.

Oiartzunen, ostegunean egindako agerraldian, herritarrez gain, 36 elkarte eta eragilek egin zuten bat deialdiarekin.

Oreretan, berriz, larunbat eguerdian egin zuten agerraldia, Herriko Enparantzan.

Hortaz, aitzakiarik ez dugu: DENOK DONOSTIARA LARUNBATEAN!

Iruzkinak