IRRIEN LAGUNAK OARSOALDEAN: EGITASMOAK AURRERA DARRAI


Gure eskualdean gauzatu nahi den egitasmo piloto honek aurrera darrai eta, herriz herri egindako aurkezpenen ondoren, hurrengo urratsa larunbatean bertan egingo den topaketa dugu.

Jarraian, informazio gehiago (lezo.net webgunetik hartua):

Datorren larunbatean (martxoak 24), Errenteriako Merkatuzar Eraikinean.
Prest dago Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren baitako topaketa. Bertan bilduko gara Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaiako herritarrak, jakintza trukatu eta nork beretik emateko xedez. Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren 'bide-orria' gorpuzten hasteko jardunaldia izango da. Hona hemen egun horretako zitarako jakin behar dituzun datuak;
Eguna: Martxoaren 24a, larunbata.
Lekua: Errenteriako Merkatuzar eraikina.
Kokagunea: Errenteriako topo tren geltokiaren parean.
Ordutegia:
        9:30-13:30: lan saioa
        14:00etatik aurrera: bazkaria.
Topaketak bi gune izango ditu:
Umeen gunea:Lau urtetik gorako haurrentzat izango da. Gune horretan, jolasa dela bitarteko, Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak zer-nolakoa izan daitekeen irudikatzen hasiko dira umeak.
Gazte eta helduen gunea:Bi zati izango ditu gune honetako dinamikak. Lehenengo zatian, lau hitzaldi izango dira. Bigarren zatian, berriz, talde txikiak osatu eta hitzaldietan azaldutako ideia eta gogoeten gaineko eztabaida irekia egingo da.
Hitzaldi eta hizlariak:
  1. Aisia hezitzailea: Itsaso Pagoaga (Arrasateko Txatxilipurdi aisia taldeko kidea).
  2. Partaidetza: Andere Ormazabal (EHUko Parte Hartuz taldeko kidea).
  3. Euskararen zentralitatea: Nekane Goikoetxea (HUHEZIko irakaslea).
  4. Auzolana: Lorea Agirre (HUHEZIKO irakaslea).
Ekarpen guzti-guztiak biltze aldera, goizaren azken txanpan, ume, gazte eta helduak gune berean batuko dira.
Ez da, hala ere, dena gogoeta izango, eta horretarako Pasaiako Albaola Itsas Kultur Elkartekoen, Errenteriako txistularien eta Arrate Arozena kantariaren, Lezoko Jon Legorburu kultur eragilearen eta Oiartzungo Amaia LarraƱaga artzaiaren bisitak izango dira.
Topaketara etorriko diren guztiak eraikin berean bilduko dira, nor bere gunean.
Ondoren, bazkaria izango da. Leku berean.Bazkaria ere auzolanean antolatuko da, eta beraz, herri bakoitzeko jendeak ahal dela etxean egindako jaki mota bat ekarriko du guztiekin partekatzeko. Horrela egin da banaketa:
Lezoarrek, zizka-mizkak.
Pasaiatarrek, patata tortillak (edo tankera bereko jakiak).
Errenteriarrek, postreak.
Oiartzuarrek, edariak.

Iruzkinak