Larunbateko ekitaldiak Lezon
LEZO KULTURA (Musika)
Larunbat honetan, otsailak 4, Agate Deunaren bezpera ospatuko dugu Arratsaldeko 19:00etan, Tomas Garbizu musika eskolatik abiatuko den kalejiran. Baserritarrez jantzita joan behar dugu eskutan zurkaitza dugula, alegia, makil luze eta handia.
Mainontzi bertso eskolakoek botako dituzte koplak makilaz lurra kolpatuz negu luzeko loalditik udaberria esnatzen saiatuko garelarik.
Larunbata izango denez, anima zaitezte, hurrengo egunean ez dugu presarik izango-eta!
ZER?"Gure bide galduak" antzerkia
NORENA?
DEJABU antzerki taldearena.
NOIZ?Datorren
larunbatean, 2012ko otsailaren 04ean
NON?Gezala
Auditoriumean
NOIZ?
19:30ean
NORK?Pasaia
Lezo Lizeoak antolaturiko ekintza.
ZENBAT?Sarrera:
10 €Sarrerak SALGAI: Lezon, Kioskoan eta Estankoan;
Pasaian, Lizeoko Idazkaritzan, eta Oreretako Xenpelar Kulturdendan.
ANIMA ZAITEZTE! LEZOKO GEZALA AUDITORIUMEAN OSO GOXO EGOTEN DA-ETA!!






Iruzkinak
Argitaratu iruzkina