Ihote Jaia Oiartzunen!!



Historia apur bat

"Oiartzunen, inguruko hainbat herritan bezala, Frankoren diktadurarekin batera itzali ziren inauteriak. Zorionez, Oiartzunen sortu genuen taldeari esker (Inauteriak berreskuratzeko taldea) piztu genituen berriro 1989. urtean. Eta ez edozein modutan! Hasieratik bertatik ikusten genuelako, ez genuela Donostian eta antzeko hirietan egiten ziren desfileen antzekoak egin nahi. Gure ustez, dantzak zaindu behar genituen, baita musika tresnak, jantziak, pertsonak, auzoak, ideologiak eta euskal kultura ere."
Pello AƱorga (2006ko Martxoa, Herri musikaren txokoaren buletineko 17. zbkia)

Kuestazioa
 
 Ihotetan Oiartzungo auzo bakoitzean talde bat ibiltzen da baserri eta etxeetan dantzan, trikiti soinua lagun dutela. Neskak poxpolinez jantzita ibiltzen dira; mutilak, berriz, galtza eta alkandora zuriarekin eta gerriko eta txapela gorriekin; guztiek alpargata zuri zinta gorridunak janzten dituzte oinetan. Taldekide guztiek zinta bat edukitzen dute besoan lotuta, bere auzoaren adierazgarri (Ugaldetxo: morea; Iturriotz: urdin argia, Altzibar: arrosa; Karrika: gorria; Ergoien: lila; Gurutze: berdea; Arragua: horia; Elizalde: zuria). Baserri eta etxeetakoek dirua edo janaria ematen diete (odolkiak, txorizoa, intxaurrak, arrautzak...). Talde bakoitzak trikitilariak eta bandaduna edukitzen ditu, bai eta erratza, saskia eta burruntzia ere.

Ihote Jaia
 

Batzuetan hitzak soberan egon ohi dira eta Ihote jaia hitzez adieraztea zaila da benetan, beraz zein modu hobea 2009an Ihote Jaiaren inguruan egindako grabaketa ikustea baino festa ulertzeko.

Aurtengo egitaraua:

Otsailak 10, Ostirala
19:00 Azeri dantza eta Sorgin dantza Elizalde eta Haurtzaroko dantzariekin.
19:30 Intxixu eta Sorginei ongi etorria eta auzoetako banderen igoera
21:00 Zaku-poteoa plazako tabernetan arrena
Otsailak 11, Larunbata
9:00 Auzoetan kuestazioa
18:00 Beheko plazako biribilgunean auzo guztietako kideak elkartu eta kalejira plazarantz
Otsailak 12, Igandea
9:00 Diana herriko txistulariekin eta…
17:00 Haur jolasak
18:30 Auzoetako banderen jaitsiera
Ondoren Intxixu eta Sorginei agurra Suzko Akerrarekin

Gehiago jakin nahi baduzu www.kataxulo.com weborrira
joan zaitezke!!!

 

Iruzkinak